XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi Tomo horietan, ONAINDIAk giputz euskera erabiltzen du (bera bizkaitarra izanik eta batasun aldera indar bat eginez), baina oraingo batzuek egiten duten baino aise ulerterrezago.

Izkuntza garbia eta jatorra du, baino ez garbizale.

Texto zaharrak leialki kopiatzen ditu, itzen aldaketarik gabe.

Arrotzizen eta tituloak zehatz aski ematen ditu, bere ortografia propioan.

Huts batzu haatik, uste gabe itzuri dira (...) FELIPE UGARTEETAKO... (FILIPIN-ISLAK adiarazteko), eta halako.

Bai eta euskal izen zenbait ere; AMIKUTZE GARATZI (-Z- txoila behar zelarik).

Baina horiek ttipikeriak dira; eta aditzera eman nai dugu, obran aipatu Autoreen ugaritasun eta zehaztasuna.

Izketaren aldetik ere, Liburu guztiz atsegin eta ulerterrez bat dela.

Irakurle asko izanen duela espero dugu.